Ezagut ezazu gure lorategi botanikoa

Uribarren Abaroa lorategi botanikoa

Fundaziokook ikasteko eta dibulgaziorako gune bat sortu nahi izan dugu, gure lorategietan ikus daitezkeen zuhaitz eta landareen aniztasuna (2.000 aletik gora eta 123 espezie edo/eta azpiespezie desberdin) erakusteko. Era berean, bi baratze ere badaude; bata, sasoiko barazkiena, eta bestea, landare usaintsuekin eta sukalderako landareekin osatua. Baratze horietan, gure erabiltzaileek landareak eta barazkiak landu ditzakete, eta, horrela, aisialdiko denbora igaro dezakete.
Lorategi botanikoaren izaera dibulgatiboarekin, indartu egin nahi dugu egungo gizartean horrelako lorategiek ingurumen-hezkuntzarako tresna gisa duten garrantzia.
Uribarren Abaroa Fundazioaren eta lorategi botaniko ororen ideiei fidel izanik, Uribarren Abaroa lorategi botanikoak bisita gidatu hezitzaileak eskaintzen ditu kolektibo desberdinentzat. Batez ere ikasle taldeei zuzenduta daude, landareen mundua era sinple eta zuzenean ezagut dezaten. Jarduera horiek egokituta daude hezkuntza-maila desberdinetara, eta osatu egiten dute ikasleek eskolan landutako gaiekin eskuratutako oinarrizko ezagutza.
Era berean, bisita gidatuak antolatzen ditugu Uribarren Abaroa lorategi botanikoa ezagutu nahi duten pertsona edo talde guztientzat.

Adostu ezazu hitzordua