Ezagut ezazu gure Zoo txikia

Uribarren Abaroa Zoo Txikia

Uribarren Abaroa lorategien barnean hegazti exotikoen bilduma pribatua (Uribarren Abaroa Zoo txikia) ikus daiteke. 28 espezietako 50 hegazti baino gehiago daude ikusgai. Hegaztirik ederrenen eta bitxienen aukeraketa bat da. Guztiak dira itxian jaio eta hazitakoak; izan ere, bestela ezinezkoa izango litzateke horiek ikustea, euren habitat naturalean izan ezik.
Bertan, bisita gidatuaren bidez, hala ikasleek nola interesa duten pertsonek hegaztion berezitasunak, habitatak, elikadura eta ohiturak zein diren ikas dezakete, Zoo txikian jarrita dauden bakarkako fitxei esker.
Uribarren Abaroa Fundazioan, zehazki Terapia okupazionalaren eremuan, gure egoiliarrekin Animaliek lagundutako terapiarekin (ALT) lan egiten dugu, gure kasuan, hegaztiak erabiliz. Pertsona bat eta animalia bat elkartzen dituen terapia horren helburu nagusia pertsonaren kalitate emozionala hobetzea da, baina onurak alderdi guztietarako dira (psikikoa, fisikoa, hezkuntzaren alorrekoa, soziala eta emozionala).

Animalia adoptatuak

GUMERSINDO, isats gorria duen loro grisa.
adoptado-02
HOGEI, isats gorria duen loro grisa.
FOTO 1 HOGEI
Goura Victoria
FOTO Nº2 GOURA VICTORIA
Baliko arabazozoa
FOTO Nº 3 BALI MYNAH

Zuzenean bideoa

5 KAMERA

6 KAMERA

7 KAMERA

8 KAMERA

Irudien galeria

Zer ikus dezakezu

Adostu ezazu hitzordua