150. URTEURRENERAKO ESLOGANA
Uribarren Abaroa Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1869. urtean eratua. Sortu zenetik, Fundazioaren lana beharra dutenak edota gaixoak zaintzea izan da, hasiera batean ospitalea (Abaroa ospitalea) eta babes-etxea (San Joseko Uribarren umezurztegia) baitzen.
Denboraren poderioz, gizartearen behar eta eskaeretara moldatzen joan zen, eta 1978an Egoitza bihurtu zen, mendekotasun arriskuan dauden hirugarren adineko pertsonei arreta emateko; 2007. urtean, Eguneko zentroa jarri zen martxan.
Datorren urtean, 2019an, gure 150. urteurrena ospatuko dugu, eta, horregatik, iragarri nahi dugu, aldez aurretik, gure Fundazioaren espiritua eta balioak barne hartzen dituen ESLOGAN bat aurkitzeko lehiaketa, ospakizun hori dela medio, datorren urtean garatuko ditugun jarduera ezberdinetarako.