Uribarren Abaroa Fundazioa ehun urtetik gora dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da; hain zuzen, 1869koa da, eta Jose Javier de Uribarren jaunak eta Pascual de Abaroa jaunak bultzatu zuten.
Fundazioaren gobernu eta ordezkaritzarako kide anitzeko organoa patronatuko batzordea da, eta honako patronoek osatzen dute:
– Lekeitioko parrokoa
– Lekeitioko alkatea
– Uribarren eta Abaroa familietako ondorengoak
Zuzendari-gerente baten aholkularitza eta babesa dute, bai eta diziplina anitzeko talde zabal eta kualifikatu bat ere.

Uribarren Abaroa
Uribarren Abaroa

Sortu zenetik, Fundazioaren lana beharra zutenak edo/eta gaixoak (Abaroa ospitalea) eta haurrak (San Joseko Uribarren umezurztegia) zaintzea izan da. Gure gizartea etengabe aldatzen ari denez, Fundazioak ere aldaketa horietara moldatu behar izan du, garai berriek eskatu duten heinean. Horregatik, Egoitza bihurtu zen 1978an, eta mendekotasun arriskuan dauden hirugarren adineko pertsonei arreta ematen die. Mendeko pertsona helduen kolektiboan azpimarra jarriz, 2007an, Fundazioak Eguneko zentro bat jarri zuen martxan

Gure erabiltzaileen integrazio sozialaren eta lekeitiar guztientzako ongiaren aldeko apustuarekin jarraituz, 2017an, gure lursailean hegazti exotikoen bilduma pribatu bat (Zoo txikia) eta lorategi botaniko bat jarri dira. Espazio biak heziketarako zein dibulgaziorako dira, batez ere ikasle taldeei zuzendurikoak.

Sarrera