Animaliek lagundutako terapia (hegaztiak)

XI. LABORAL KUTXA DEIA HEMENDIK SARIAren (2018) irabazleak, animaliez lagundutako terapia berritzailea dela-eta.

Uribarren Abaroa Fundazioan, 2017an, programa aitzindari bat jarri genuen martxan, hegaztiak terapiarako erabiltzean oinarriturikoa; hala, horiek erabiltzen ditugu hainbat terapia mota garatu eta esperimentatzeko. Hegaztiak programa honen arduradunaren lanerako tresnak dira; gainera, horien erabileran eta zaintzan trebatuta dago.

"KATALI"
Aratinga-Jandaya

Horretarako, KATALI izeneko aratinga jandayaren eta GERTRUDIS kakatua zuriaren laguntza dugu. Hegazti horiek izaeraz lasaiak, lagunkoiak eta atseginak dira, eta pertsonekin aritzeko hezita eta entrenatuta daude.

Hamabost egunean behin egiten dira saioak, bai terapia okupazionaleko geletan zein Eguneko zentroan. Saio bakoitzean, egoiliarrak hegaztiak hartzeko, laztan egiteko eta hitz egiteko aukera dauka. Terapiako arduradunak berariazko programa zehatz eta egokia diseinatzen du, erabiltzaile bakoitzaren eskakizun zehatzak kontuan hartuta.

Estornino de Bali
FOTO Nº4 GERTRUDIS copia

Ez zaitez zalantzarekin gelditu