I. pintura LEHIAKETA
URIBARREN ABAROA FUNDAZIOA
(2019ko maiatzaren 11, larunbata)
Kategoria: Pintura lehiaketa
Antolatzailea: Lekeitioko Uribarren Abaroa Fundazioa
Gaia: Uribarren Abaroa Fundazioaren (egoitza, eguneko zentroa, zoo txikia eta lorategi botanikoa) 150. urteurrena
Saria: Kategoriaren arabera
Lanak aurkezteko epea: 2019/01/02tik 2019/04/30era
Lekua: Uribarren Abaroa Fundazioa, Lekeitio
Lanen erakusketa, epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa: 2019ko maiatzaren 11
Oinarriak
1.- Edozein pertsona fisikok hartu dezake parte lehiaketa honetan, nazionalitatea edozein dela ere.
2.- Parte-hartzaile bakoitzak obra original eta argitaratu gabe bakarra aurkeztu dezake, aurrez inolako saririk jaso gabekoa, eta argitalpenari dagokion konpromisorik ez duena. Gaia Uribarren Abaroa Fundazioaren (egoitza, eguneko zentroa, zoo txikia eta lorategi botanikoa) 150. urteurrenarekin lotuta egongo da.
3.- Kategoria eta sari hauek ezarri dira:
- a. Eskola-maila (8tik 16 urtera). 1.saria: TABLETA bat. 2. saria: eBOOK bat. 3. saria: pintura materiala.
- b. Uribarren Abaroa Fundazioko erabiltzaileak. Saria: material artistikoa.
- c. Publiko orokorra 1. saria: 600 € 2. saria: 300 € 3. saria: 150 €
4.- Erabiliko den teknika piktorikoa aukerakoa izango da, eta nahi den prozedura, teknika edo materiala erabili ahal izango da, material galkorrak edo erakusteko egokiak ez direnak izan ezik. Ez dira onartuko teknika digitalekin egindako lanak, eta teknika mistoa erabiliz gero, adierazi egin beharko da zein material erabili den.
5.- 3. kategorian (publiko orokorra), obrak euskarri honetan aurkeztu behar dira: mihisea bastidore gainean. Gainerako kategorietan, edozein euskarri erabil daiteke.
6.- 3. kategorian (publiko orokorra), obrak gutxienez 73 x 60 cm (20F) izan behar dute, eta gehienez 130 x 97 cm (60F). Gainerako kategorietan, edozein neurri izan dezakete.
7.- Obrak lekura bertara eraman daitezke, edo posta arruntez edo mezularitza bidez bidali. Atzealdean sinatu behar dira. Gutun-azal bat ere helarazi beharko da, eta datu hauen berri eman beharko da: izen-abizenak, NAN (adinez nagusi izanez gero), telefonoa, helbidea, e-maila eta lanaren izena.
8.- Lanak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 2tik 2019ko apirilaren 30era izango da. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara, helbide honetan:
Uribarren Abaroa Fundazioa. Iñigo Artieta etorbidea 2. 48280 Lekeitio, Bizkaia.
Telefonoa: 687.939.939
Helbide elektronikoa: esarboa@yahoo.es
9.- Hauek izango dira epaimahaikideak: Mertxe Arrizubieta (Lekeitioko Udaleko kultura zinegotzia), Esther Arrieta (Arte Ederretan lizentziaduna) eta Lekeitoko “Arragua” kultur elkarteko kide bat.
10.- Epai ofiziala 2019ko maiatzaren 11n emango da.
11.- Sariak esleitu gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakiz gero.
12.- Lan sarituak Uribarren Abaroa Fundazioaren jabetzakoak izango dira. Fundazioak horiek edozein hedabide edo argitalpenetan erreproduzitzeko, argitaratzeko eta erakusteko eskubidea gordetzen du, denbora eta leku mugarik gabe, betiere, lanaren egilea aipatuta.
13.- Sariak eman ondoren, hautatu ez diren lanak jaso ahal izango dituzte egileek edo haiek ordezkatzen dituzten pertsona fisikoek, hilabeteko epean, saria ematen denetik hasita. Epe hori amaitu ondoren, Uribarren Abaroa Fundazioak gorde edo/eta suntsitu egingo ditu.
14.- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren irizpidea onartzea dakar. Epaimahaia burujabea izango da oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein ezusteko ebazteko, eta hartutako erabakiak apelaezinak izango dira.
15.- Uribarren Abaroa Fundazioak bermatzen du emandako datuak egoki erabiliko dituela, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.