Fundaziokook ikasteko eta dibulgaziorako gune bat sortu nahi izan dugu, gure lorategietan ikus daitezkeen zuhaitz eta landareen aniztasuna (2.000 aletik gora eta 123 espezie edo/eta azpiespezie desberdin) erakusteko. Era berean, bi baratze ere badaude; bata, sasoiko barazkiena, eta bestea, landare usaintsuekin eta sukalderako landareekin osatua. Baratze horietan, gure erabiltzaileek landareak eta barazkiak landu ditzakete, eta, horrela, aisialdiko denbora igaro dezakete.
Lorategi botanikoaren izaera dibulgatiboarekin, indartu egin nahi dugu egungo gizartean horrelako lorategiek ingurumen-hezkuntzarako tresna gisa duten garrantzia.