Proiektu sozialak

Gure inguruarekiko ardura

Elikagai-bankua

2016an, Fundazioak lokal bat eraiki zuen, eta doan uzten dio boluntarioen erakunde honi, familia behartsuei elikagaiak banatzeko elkartasunezko lanean jarrai dezaten.

Doako
Fisioterapia
Saioak

2013. urteaz geroztik, Fundazioak doako fisioterapia-saioak eskaintzen ditu hala nahi duten pertsonentzat, adina zein den kontuan hartu gabe. Paziente bakoitzaren beharretara egokitzen dira tratamenduak (masajeak, magnetoterapia, ultrasoinuak, infragorriak…). 2017ra bitartean, 3.500 tratamendutik gora egin dira.

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera.
10:00-13:00
16:00-18:00

Eskatu Hitzordua

Eskatu Hitzordua: 94.684.00.55 (ASIER)

Helduentzako
errehabilitazio-parque
egokitua

Gure egoiliarrek zein herritarrek bizi-ohitura osasungarriak har ditzaten bultzatzeko asmoz, Lea-Artibai eskualdeko era honetako lehen parkea sortzea sustatu da; titulartasun pribatukoa bada ere, erabilera publikokoa da.

Disuasio-
aparkalekua

10.000 m2-ko lursaila doan uzten diogu Lekeitioko Udalari, disuasio-aparkaleku moduan erabil dezaten bai herritarrek zein bisitariek.