Uribarren Abaroa Fundazioan, zehazki Terapia okupazionalaren eremuan, gure egoiliarrekin Animaliek lagundutako terapiarekin (ALT) lan egiten dugu, gure kasuan, hegaztiak erabiliz. Pertsona bat eta animalia bat elkartzen dituen terapia horren helburu nagusia pertsonaren kalitate emozionala hobetzea da, baina onurak alderdi guztietarako dira (psikikoa, fisikoa, hezkuntzaren alorrekoa, soziala eta emozionala).